Zer da txapela bat?
Euskal Herrian ehundutako jantzi borobil eta zapala da euskal txapela, pieza bakarrekoa eta buruaren formara ezin hobeto egokitzeko diseinatua. Ez du batere josturarik, eta % 100 ardi merinoaren artilez egindako haria erabiltzen da ekoizteko.
Txapela erabat birziklagarria da, artilezko hondakin guzti-guztiak berrerabil baitaitezke hari berria egiteko eta ziklo osoa errepikatzeko.
Txapelaren euskal jatorria argi eta garbi islatzen da hizkuntza askotan, ez baitira berdin itzultzen boina eta txapela. Azken horrentzat izen berezia erabiltzen da: frantsesez, basque beret; italieraz, basco; suedieraz, basker; finlandieraz, baskeri, eta alemanez, Baskenmürtze.
Hortaz, ziurtzat eman dezakegu euskal txapela berezia dela, txapel guztiak ez direla euskal txapelak.


Zer osagai ditu txapelak?
- FORRUA: Txapelaren barrualdean josten den oihala. Burua babestu eta produktuaren itxura hobetzen du.
- BADANA: Txapelaren barrualdeko ertzean josten den larruzko zerrenda (gaur egun ez da erabiltzen). Buruaren perimetroak zehazten du horren neurria.
- ZIGUILUA: Txapelaren egiazkotasuna erakusteko forruari eransten zaion etiketa.
- SARRERA/NEURRIA: Buruaren perimetroaren neurria, txapela behar bezala janzteko hartu beharrekoa.Gure txapelak neurri bakarrekoak dira, eta bakoitzak eskuz egokituko du bere buruaren neurrira. Dena den, burua neurtzeko gomendio batzuk emango dizkizugu.
-
HEGALA: Txapelaren kanpoaldeko diametroa, hazbetetan adierazten dena.
- TXORTENA: Txapelaren gainaldearen erdian dagoen zerrenda txikia; txapela egiteko prozesuko lehen urratsa.
Diseinuaren ikuspegitik, txapelaren ezaugarri berezia da txertena, xehetasun estetiko bat eransten baitio, antzeko beste jantzi batzuetatik bereizten duena.
Txapelmedian argi dugu txapelari ez zaiola inoiz txertena kendu behar, haren bereizgarria baita.