Enkargatu zure txapela

Txapel bakoitza euskal arte tradizionalaren lekukoa da

Txapelmediaren txapelak ez dira osagarri hutsak; euskal herentzia aberatsaren erakusgarriak eta bizitza osorako oroitzapenak ere badira. Bai zuretzat izan, bai opari berezi bat egiteko izan, gure txapel brodatuak tradizioaren eta kalitatearen sinboloak dira.

Lortu euskal tradizioko pieza bat zuretzat bereziki pertsonalizatua, 87,11 €-an.

Aukeratu zure gustuko estiloa eta tamaina, eta pertsonalizatu aukeran dauden koloreekin. Egin orain zure eskaera eta eskuratu euskal kulturako pieza berezi bat, zuretzat berariaz diseinatua. Hona hemen gure oinarrizko prezioak:

  • Txapel beltza, 13 hazbetekoa: 87,11 €.
  • Txapel beltza, 16 hazbetekoa: 99,21 €.
  • Kolore guztietako txapelak, 12 hazbetekoak: Desde 93,16 €-tik aurrera.

Diseinu pertsonalizatua* nahi izanez gero, bidal iezaguzu, eta gure proposamena helaraziko dizugu. Zaila da webgunean prezio bat finkatzea; izan ere, zure logoa edo irudia erantsi nahi baduzu, pikatze-lana* egin behar da —irudia brodatzea—, eta, lehen aldiz egiten denean, kostua handixeagoa izaten da. Baina, ondoren, irudi hori erabiltzeak ez dizu inolako kostu gehigarririk ekarriko.

Bidali zure diseinua

Bidali zure diseinua

Bidali zure ideia eta/edo erantsi zure diseinua formatu digitalean, inprimaki honen bidez. Zure proposamena jaso eta, arretaz aztertu ondoren, 24 orduko epean erantzungo dizugu, aurrekontu pertsonalizatua emateko.
Gure proposamena bidaliko dizugu

Gure proposamena bidaliko dizugu

Aurrekontua onartzen duzunean, gure espezialista-taldea lanean hasiko da, zure ideia gauzatu eta diseinu-proposamena bidaltzeko.
Zure txapela eta/edo zapia brodatuko dugu

Zure txapela eta/edo zapia brodatuko dugu

Gure proposamena onartzen baduzu, brodatze-lanari ekingo diogu. Gure lantegian material eta akaberen bikaintasuna bilatzen dugu beti. Bizitza osorako txapela edukiko duzu.
Zauden lekura bidaliko dugu

Zauden lekura bidaliko dugu

Txapela nahi duzun lekuan entregatuko dugu 6 lanegun inguruko epean, zure eskaera onartzen den egunetik zenbatzen hasita. Zure ametsetako txapela eskuetan jasoko duzu!
*Epe laburragoa nahi izanez gero, galdetu

Pertsonalizatu zure txapela eta/edo zapia Txapelmediaren irudi esklusiboekin edo zure irudiekin.





    Zure diseinua. Erantsi zure diseinuaren irudia JPGa, PNGa edo PDFa (gehienez 5 MB)

    Pribatutasun-politika Onartzen dut