Enpresa-oparia

Enpresa opari perfektua; langile, bezero eta bazkideei esker ona adierazteko

Zure langileei, bezeroei edo kolaboratzaileei esker ona adierazteko modu berezi bat bilatzen ari al zara? Txapela pertsonalizatua opari esklusibo eta adierazgarria da, betiko oroigarri bihurtuko dena. Zure enpresaren logotipoa, izena edo mezua gehitu (Brodatu pertsonalizatua) eta guk diseinu esklusiboa (Kolore, ehun eta brodatu aukera zabala) eskainiko dizugu.

Zure enpresak duen balioa eta identitatea islatzen duen opari berezia sortu nahi baduzu, Txapelmedian zure beharretara egokitutako diseinuak prestatzen ditugu.

Opari korporatibo berezi bat bilatzen ari bazara, gurekin pertsonalizatu eta aukeratu diseinu ezin hobea!

Ikusgai jarri ditugun modeloak gure bezeroentzat pertsonalizatu dira. Horregatik, irudietako batzuk diseinu propioak dira, kopiatu ezin direnak. Irudi guztiak Txapelmediak egindako benetako lanei dagozkie, ez dago inolako muntaketarik.