Txapelmedian, bordatutako txapelen eta beste artisau-lanen salmenta eta pertsonalizazioa egiten dugu. Omenaldiak, ezkontzak, urteurrenak, jaiotzak, garaikurrak eta edozein motatako ekitaldirako janzteko txapelak egiten ditugu.
Errespeturik handiena merezi duen balore emozionala irudikatzen du txapelak.
Horregaitik, prozesu osoaz arduratzen gara, eskaerako momentutik bezeroaren eskura heltzen den arte, gure bezeroen interesak eta itxaropenak beti bete daitezen.