Txapela euskal jantzi tradizionala bezala historia apur bat
txapela-bordada

Txapela

Txapela eta neurri txikiagoan, buruan korapilatzen den zapia, hoberen kontserbatzen diren jantzi tradizionalak dira, euskaldunen esklusiboa izan ez arren.

Bere erabilpena ez dago ondo dokumentatuta XIX. menderarte, nahiz eta XV. mendetik zenbait testuetan aipamen solte batzuk dauden. Euskal entziklopedia handiak zehazki dioenez: “Dena den, Europako XVI.garren mendeko beste buruko jantzi batzuk erlazionatzen dira, gutxienez bere forman euskal txapelarekin”.

XIX. mendearen bukaeran eta XX.mendearen lehengo erdian impermeabilizaio eta pilaketa tekniken bidez lortutako akaberetako hobekuntzak, iraultza industrialak ekarritako aldaketekin batera, izan ziren txapelen erabilpenaren zabalkuntza bultzatu zutenek.

Bizkaiko La Encartada Txapela lantegiak eta Gipuzkoako Boinas Eloseguik mundu osora zabaldutako gertakari honen erreferenteak izan ziren. Gaur egun, Boinas Eloseguik bakarrik jardunean dabil eta bere txapelak dira Txapelmedian soilik erabiltzen direnak. Dena den, txapelaren ezaugarririk azpimagarriena, izan duen eta oraindik duen erabilpena da.

Nortasun ikurra

Buruan ipintzeko formatik, gure jatorriaren marka bezala interpretatzen den joera (Bilbokoak gara ez beste edonongoak eta horregaitik Txapela alde batera okerturik eramaten dugu) eta hainbat espresio eta joko tradizionaletan grabatuta geratu diren erabilpen zoriontsu eta simbolikoetara: bereziki gure txapedunen buru estalduetan.

Txapelaren jatorria kontutan izan barik, hau euskaldunen nortasun ikurra bihurtu da.Beste txapela tradizional batzuk adibidez veneziar gondoleroek, marseillar eta paristarrak erabiltzen dutenak dira.

Txapelduna, janzteko tamainetan eta beste tamaina txikiagotan andre eta haurrentzat.  Txapelmediak ere marketingerako eta promoziorako bordatutako txapela eta boinak hornitzen ditu (Athletic Cluben txapela ofiziala).

Esan iezaguzu zure ideia eta zure txapelarentzat diseinu esklusibo bat zehazten lagunduko dizugu: egun gutxi batzutan eduki dezakezu eta itxurazko kostuan.

Crea tu txapela
Zure txapela propioa egin ezazu!

Egin ezazu zure txapela, ezkontzak, omenaldiak kirolak eta honelako ekitaldi berezietarako. Goza ezazu ere egunero gure janzteko txapelekin. Eraman ezazu zurekin Euskal Herriko historiaren zaite maite bat.