Fabrikazio-prozesua

Txapelmedian, txapelak egiteko prozesua tradizioz eta artisau mailako teknikekin garatzen dugu, kalitaterik oneneko txapelak erabiltzen ditugu, trinkoak, Tolosako Boinas Elóseguik egindakoak. Guk diseinatu eta brodatu egiten ditugu, forrua eransten diegu —puntada ikusezinezko makinen bidez— eta berariaz sortutako kutxetan aurkezten ditugu.

Txapelen fabrikazio-prozesua berezia da, ez du zerikusirik munduko beste enpresa batzuek antzeko jantziak egiteko erabiltzen dutenarekin.

Garrantzitsua da gogoan izatea txapel guztiak ez direla euskal txapelak; Euskal Herrian egindako txapelek soilik har dezaketela izen hori.

1. Tejer y recortar

Ehundegietan txapelaren oinarria ehuntzen da, ardi merinoaren artilea lehengai gisa erabiliz. Txortenetik hasten da ehuntzen, hari bakar batekin, eta txapelaren itxura izango duen artilezko sare bat osatzen da.

2. Batanar

Ondoren, bolatu egiten da (mekanikoki trinkotu), ur beroa eta produktu lagungarriak erabiliz. Horrela, artilezko zuntzak korapilatu eta estutu egiten dira, ehun trinko eta gogorragoa osatzeko. Prozesu horrek txapelari itxura borobila ematen laguntzen du.

3. Teñir

Txapelak askotariko koloreez tindatzen badira ere, tindu beltza da ohikoena.

4. Moldear

Tindatu ondoren, molde berezietan moldekatzen da txapela, forma eta tamaina egokia emateko.

5. Secado en horno

Moldekatuta dagoenean, labe handi batean sartzen da, lehortzeko eta egitura eta tamaina finkatzeko.

6. Kardatzea

Txapela lehor dagoenean, ilea kardatzen laguntzen duen makina batetik pasatzen da.

7. Txapela arradatzea

Urrats honetan, txapela kardatu ondoren geratu den ile guztia kentzen da.

8. Txapela berrikusi

eta akatsak zuzentzea.

Une horretantxe hasten da Txapelmediaren pertsonalizazio-lana.

9. Digitalizar propuestas

Zuen zirriborroak eta eskaerak diseinatu eta digitalizatzea, software espezializatuaren bidez. Milaka diseinu eta motibo ditugu, baita dozenaka tipografia ere, ospatu nahi den ekitaldia ahalik eta fideltasunik handienarekin islatzeko. Era berean, bezeroak nahi duen brodatu zehatza egin dezakegu, irudi, tipografia eta koloreei dagokienez.

10. Bordado

Txapela gure makinetan brodatzea. INOIZ ez dugu txapel baten txortena moztuko (sekulako astakeria izango litzateke!). Horrelako xehetasunetan antzematen dira Txapelmedia markaren ezagutza eta esperientzia. Guretzat, euskal kulturarekiko errespetua negoziaezina da. Horregatik, gure txapelen txortenak ez dira mozten.

11. Forrado interior

Txapelaren forrua ebaki eta jostea. Sobera dauden hariak moztu eta brodatuen xehetasun guztiak arretaz berrikusten dira.

12. Planchado

Txapel brodatua lurrunetan lisatzea.

13. Etiquetado

Gure txapel brodatu guztietan «kalitatea» eta «Elósegui jatorria» egiaztatzen dituzten etiketak eransten ditugu.

14. Empaquetado

Azkenik, txapel eta zapiak zetazko paperean bildu eta kutxa pertsonalizatuetan ontziratzen ditugu, behar bezala babesteko eta opari ahaztezina izan daitezen.