Zapi brodatuak

Zapi brodatuak egiten ditugu, guztiz pertsonalizatuak eta oso kalitate handikoak, mota guztietako ekitaldietarako

Txapelmedian artisautza-eskaintza handitu dugu: orain, pertsonalizatutako txapel brodatuak ez ezik, pertsonalizatutako zapi brodatuak ere eskaintzen ditugu, ezkontzetarako, urteurrenetarako eta ekitaldi berezietarako ezin hobeak. Gure zapiak % 50 lihoz eta % 50 kotoiz eginda daude, eta ertzetik 5 cm-ra duten bainika-puntada dotoreak nabarmentzen ditu, zure ospakizunari ukitu bereizgarria eman diezaiozun —neurriak: 135 cm zabal eta 61 cm luze—.

Pertsonalizatutako txapel eta zapi brodatuak eskaintzen ditugu, enpresa, erakunde, abesbatza, kirol-elkarte eta gastronomia-elkarteentzat. Ezin hobeak dira garaikur gisa erabiltzeko. Gainera, % 10eko deskontua lortuko duzu txapel eta zapi brodatuen eskaera konbinatuetan.

Txapel edo zapi pertsonalizatuen aurrekontua eskatzeko adierazi beharrezko xehetasun guztiak: materialak, tamainak, erabilerak, akaberak eta azken kokalekua. Txapelmedian konpromisoa dugu zure nortasuna eta balioak islatuko dituzten produktu paregabeak eskaintzeko, eskaera bakoitza arte-lan pertsonalizatua izan dadin.

Ezkontza eta urteurrenetarako

Ekitaldietarako eta jaietarako brodatutako zapi esklusiboak

Zure ekitaldietara gonbidatutako pertsonentzat eta jaietan eramateko (administrazioak, enpresak, taldeak).

Ezagutu gure zapi brodatu esklusiboak, zure jai eta ekitaldiei dotoretasun-ukitu bat emateko ezin hobeak. Oso opari ederrak dira ezkontza, urteurren edo mota guztietako jaietara gonbidatutako pertsonentzat. Gure zapi guztiak kalitate handiko hariz brodatuta daude. Horri esker, zapi bakoitza pieza berezi eta ahaztezina da, gure euskal tradizio aberatsaren adierazgarri izateaz gain zure gonbidatuen oroimenean betiko geratuko dena.

Itxura tradizional osatu

Konbinatu zure zapiak pertsonalizatutako txapel brodatuekin. Xehetasunen eta kalitatearen aldetik arreta berberaz diseinatuta daudenez, gure txapelak osagarri ezin hobeak dira euskal tradizioaren araberako irudia erakusteko.

Kalitatea, historia eta egiazkotasuna puntada bakoitzean

Gure diseinu bakoitza bakarra da, puntada bakoitzean euskal tradizioa omentzen dugulako. Gure produktuek istoriak kontatzen dituzte, eta kalitatea eta egiazkotasuna baloratzen dutenentzat aukerarik onenak dira.

Bisitatu gure galeria eta aurkitu zapirik egokiena, zure hurrengo ekitaldietarako inspiratzeko!

Ikusgai jarri ditugun modeloak gure bezeroentzat pertsonalizatu dira. Horregatik, irudietako batzuk diseinu propioak dira, kopiatu ezin direnak. Irudi guztiak Txapelmediak egindako benetako lanei dagozkie, ez dago inolako muntaketarik.